XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nafarroako Gobernuak ugatzari buruzko bileran parte hartu ez izanari buruzko galdera

FORU DIPUTAZIOAREN ERANTZUNA

Biltzarreko Erregelamenduko 112.1 artikuluan ezarritakoa betez, Ion Iñaki Erro Armendáriz Foru Parlamentario jaunak Nafarroako Gobernuak ugatzari buruzko bileran parte hartu ez izanari buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu da.

Galdera hori 1998ko martxoaren 31ko 22. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Iruñean, 1998ko apirilaren 22an

Lehendakaria: Mª Dolores Eguren Apesteguía

ERANTZUNA

Izquierda Unida-Ezker Batua de Navarra Parlamentuko Taldeko Ion Iñaki Erro Armendariz Foru Parlamentario jaunak idatziz erantzuteko galdera egin du Andorran ugatzari buruz egin duten XI. koordinazio-bilkurari buruz.

Hona Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilariaren erantzuna:

1.- Zergatik ez zuen Nafarroako Gobernuak Ugatzari buruzko koordinazio-bilkura horretan parte hartu?

Bilkurara fisikoki ez bertaratzearen arrazoia, Ugatza Leheneratzeko Planean Nafarroak hitzartutako jarraipeneko jarduerei buruzko dokumentazio eta informazio guztia igorri bazen ere, bertaratu beharreko teknikoak berak hartutako erabakiari zor zaio; egin behar zituen lanen lehentasuna zela-eta ez zuen bertaratzerik izan, eta Zerbitzuak azaldu zituen arrazoiak balekotzat eman zituen.

Interesatuak azalpen horiek berak argitara eman zituen Diario de Noticias egunkariari igorritakoa gutunaren bidez, 1998ko otsailaren 26an argitaratua.

Adierazitako egunkarian argitaratutakoaren kopia eransten dugu.

2.- Parte hartu ez izate horrek orain arte koordinazio-bilkura horretan parte hartzean gauzatzen zen jokabidean aldaketarik izan dela esan nahi al du?

Nafarroako Gobernuak ez du inoiz ere planteatu Ugatza Leheneratzeko Plana uztea eta Life Proiektuan ez jarraitzea.

Hori guztia jakinarazi dizut Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 184. artikuluak eta ondokoek ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 1998ko apirilaren 14an

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilaria: Yolanda Barcina Angulo